Hobespenak: Tresnak

Hemendik konfiguratu dezakegu Scribusek eskeintzen dizkigun tresnen hobespen batzuk

Testu-markoen propietateak

Hemen jarriko dugu sortzen ditugun testu-markoak ze tipografia erabiliko duten. Ze letra motarekin lan egin behar dugun lehenetsi bezala. IMHn beti Arial Regular tipografia erabiltzen dugu, beraz hori jartzen dugu. Lehenetsitako letra tamaina eta kolorea ere aldatu dezakegu..

Nota: Ubuntun ez geneukan Arial aukeratzeko. Pakete bat instalatu dugu (sudo apt-get install ubuntu-restricted-extras ) eta listo.

Irudi-markoen propietateak

Irudi-markoak dauzkagunean, ze lehenetsitako propietateak dauzkagu. Dagoen moduan uzten dugu.

  • Eskalatze librea edo Eskalatu irudia markoaren tamaina kontuan hartuta
  • Kolore-betegarria: irudi-marko batek atzeko kolore bat eduki dezake beti, hemen jarriko genuke. Gainera kolore horren itzaldura jarri dezakegu.
  • Aurrebista: irudi bat irudi-marko baten sartzen dugunean, eta daukagun bereizmen osoko aurrebista bat, bereizmen arrunta edo bereizmen baxuko aurrebista bat.

Formen propietateak

Forma bat margotzen dugunean, ea atzeko kolore bat daukan, kolore horren itzaldura... ze marra estiloarekin margotuko dugu forma...