Irlandako Lanbide Heziketa ezagutzen

2019/04/04 00:00:00 GMT+2
ERASMUS KA102-049764 egitasmoaren inguruan, Ikaslan Gipuzkoako taldeak eta Lanbide Heziketako ikastetxeetako zuzendariek Irlandako Lanbide Heziketa ezagutzeko aukera izan dute.

Martxoaren azken astean Imanol Iturriak, IMHko zuzendariak, Ikaslan Gipuzkoako zuzendarien eta taldearen ordezkaritzan parte hartu du Irlandako Lanbide Heziketako sistema ezagutzeko egindako egonaldian.

Besteak beste, honako hauetan parte hartu, bisitatu eta ezagutu dituzte:

- “In-VET Seminar “ Dublinen, Teacher´s Union of Ireland-ek antolatua,

-Technological University Dublin: Engineering, Built Environment

-Cathal Brugha Street Campus.

-Trinity College Dublin. School of Education

-Galway Mayo Institute of Technology

-GRETB

-Limerick Institute of Technology