Ikasi eta Lan alternantziako zikloetako ikasleak hasi dira enpresetan

2008/01/23 01:00:00 GMT+2
Eusko Jaurlaritzak bultzatutako esperientzia pilotua 07-08 ikasturtean abiatu da IMHko goi-mailako produkzio eta muntaiko zikloetan

 

Enpresek duten langile kualifikatuen beharraren aurrean eta Lanbide Heziketako Sailburuordetzak Lan Sailarekin batera adostuta, Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuak 2 talde osatu ditu 2007-2008 ikasturtean, guztira 25 ikaslekin.

 

Goi mailako heziketa zikloak, edo kalean moduluak bezala ezagutzen direnak, bi urtetan egiten dira eta azken urtean 300 ordutako praktikak egiten dituzte enpresetan. Ikasi eta Lan programarekin formazioa hiru urtetan egingo dute goizez eta atsaldez 4 ordutako lan ordutegia izango dute. Horretarako enpresek ikasleak kontratatu egiten dituzte eta dagokien soldata ordaindu (600 euro inguru garbi hilabetean). Kontratua behin-betikoa da eta programa honetan parte hartzen duten enpresek Jaurlaritzako diru laguntzak jasoko dituzte.

 

Ikasi eta Lan programaren helburua da ikasle gazteak enpresa mundura erakartzea, hau da, lanean hasteko egun den adina aurreratzea (18 urterekin) eta baita enpresa langilez hornitzea, baina ez bakarrik hornitu baizik eta enpresan erabat integratuta izango duen langile koalifikatua lortu, %100 produktiboa izanik.

 

Lanbide heziketan abiatu den Ikasi eta Lan txandakatze edo alternantziako sistema hau pilotua da Euskal Herri eta baita estatu mailan eta lau ikastetxetan egiten ari da, Gasteizko Mendizabalan, Santurtziko San Jorgen, Usurbilgo Lanbide Heziketa Ikastetxean eta Elgoibarko IMH Makina Erremintaren Institutuan.

 

Bide batez esan IMHn txandakatze edo alternantziako sistema duela 12 urte aplikatzen ari gara Ingeniaritza Eskolan, kasu honetan txandakatzea astero 3 egun enpresan eta 2 unibertsitate mailako prestakuntza honetan izanik.