Azken egunak estreinekoz euskaraz langileentzat emango den “CNC tornuaren programazioa” ikastaroan izena emateko

2006/02/28 00:00:00 GMT+1
Enpresa mundua euskaratzeko zubi lanetan, IMHk langileentzako 2 formazio ekintza irekiak prestatu ditu: lehenengo ikastaroa (cnc fagor programazioa tornuarentzat) datorren martxoaren 6tik apirilaren 6 arte izango da, arratsaldeko 17.00-19.00etan eta 40 orduko iraupena izango du. Bigarrena (cnc fagor programazioa fresatzeko makinarentzat) apirilaren 28an hasiko da.

Joan den udazkenean enpresei galdetekia egin zitzaien ea langileentzako formazioa euskaraz jaso nahi zuten jakiteko. Erantzun positiboaren ondorioz, IMHk pare bat ikastaro antolatu ditu udaberri honetarako: CNC TORNUAREN PROGRAMAZIOA (FAGOR). eta CNC FRESATZEKO MAKINAREN PROGRAMAZIOA (FAGOR).

Ekimena enpresa mundua euskaratzeko barrutian kokatzen da, eta horretarako IMHk ezinbestekoa du bere zerbitzuak ere euskalduntzea, geroz eta langile gehiago baita euskaraz ikasi izandakoa eta bere birziklapena ere euskaraz izateko eskubidea bermatua izan behar dutela uste baitu IMHk.

IMHko GOAZEN ekimenak baditu laguntzaileak, besteak beste Elgoibarko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Hizkuntza Politika Sailburuordetza.

Interesa duten enpresa edo langileek www.imh.es webgunean sartu edo telefonoz 943744132 telefonora dei dezakete.