VILLARRAZO RUBIA Nagore

 

Prestakuntza akademikoa:

  • Industria Teknologiaren Ingeniaritzako graduduna.
  • Unibertsitateko masterra: Industria Ingeniaritza Espezialitatea: Produktuaren Diseinua eta Fabrikazioa.
  • Berezko Masterra: Aeronautikako Teknologiak eta Makina-Erreminta.

 

Curriculum laburtua:

Industria Teknologian graduatua eta  master bikoitza Industria Ingeniaritzako Produktuaren Diseinu eta Fabrikazio espezialitatean eta EHUko berezko masterra Teknologia Aeronautikoetan eta Makina Erremintan.

Ingeniaritza Mekanikoan doktoregaia Euskal Herriko Unibertsitatean.

Osagai aeronautikoen bost ardatzetako mekanizazio prozesuarekin lotutako ikerketa proiektuetan lan egin du.

Gaur egun, irakaslea da Elgoibarko Ingeniaritza Dualaren Eskolan (EHUri atxikitako zentroa), eta Prozesu eta Produktuen Berrikuntzako Ingeniaritza Graduan irakasten du. Zehazki, irakasgai hauek ematen ditu: Programazioa, Fabrikazio Teknologiak I, Proiektuen Kudeaketa eta Estatistika.