Danimarkako KTSko ikasleek CNC eta CAM ikasiko dute IMHn

2008/04/20 23:00:00 GMT+1
Leonardo programaren barnean Ikaslanen bidez antolatutako hegonaldia egingo dute Elgoibarko IMHn.

Gaurtik hasi eta hiru astetan zehar København (Kopenage) hiriburuko KTS - København Tekniske Skole ikasle taldea izango dugu gure artean. KTS 5.000 ikasle inguru dituen prestakuntza anitzeko ikastetxe teknikoa da.


Gure artean ditugunak lanbide heziketako ikasleak dira eta IMHko Erdi-Mailako Mekanizazioko ikasleekin batera CNC formazioa jasoko dute eta CAM demo batzuk ere egingo dituzte. Enpresa, erakunde eta Euslak Herriko alderdi kulturala ere ezagutuko dute.


Leonardo programaren barnean Ikaslan bidez antolatutako hegonaldi honen helburua izango da, Ipar Irlandako ikastetxearekin egin izan dugun bezala, proiektu berriak garatzeko aukerak aztertu eta adostea.


Velkommen - Ongi etorri taldeari!