IMH Sariak, heziketa zikloetako festa

2011/06/13 00:00:00 GMT+2
Ekainaren 23an 12.00etan ezagutuko ditugu aurtengo heziketa zikloetako ikasle sarituak, diploma banaketa ekitaldian. Gure esker ona aurtengo enpresa babesle eta kolaboratzaileei

Lanbide Heziketaren garrantzia aitortzeko eratu ziren IMH Sariak eta honela, aurten 9. edizioa ospatuko dugu gure enpresa babesle eta kolaboratzaileei esker.

Ekitaldian IMHko heziketa zikloetako ikasle, irakasle, zuzendaritza, eta guraso eta enpresa ordezkariekin batera, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordea eta Zuzendaria, Elgoibarko Alkatea eta AFMko Zuzendari Nagusiak parte hartuko dute.

Gutxiago falta da sarituak nortzuk izango diren jakiteko!