EIT Manufacturing

EIT Manufacturing-ek berrikuntza-ekosistemetako fabrikazio-eragile europarrak biltzen ditu. Horiek balio paregabea gehitzen diete Europako produktu, prozesu eta zerbitzuei, eta fabrikazio jasangarri eta lehiakor baten sorrera inspiratzen dute mundu mailan.

EIT Manufacturing sareak Europako 17 herrialdetako 50 eragiletik gora biltzen ditu, enpresa, hezkuntza eta ikerketa arlokoak.