Cosmium tailerra argi kutsaduraren eraginaz jabetzeko

2022/11/04 13:23:16 GMT+2
Agenda 2030 ekintza.

Eskola Agenda 2030ri dagokionean IMH Campuseko Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuak antolatzen dituen ekintzen artean,  gaur goizean Cosmium tailerrean parte hartzen ari dira gure ikasle-irakasleak.

Helburua? Argi kutsaduraz sentsibilizatzea, zeruko izarrak ezkutatzeaz gain, biodibertsitatean, osasunean, klima-aldaketan, kulturan eta abarretan ere eragin energetikoa baitu.

Cosmium proiektuak energia, zientzia eta ingurumena bateratzen ditu, FULL DOME 360o PLANETARIOA erabiliz.