30+10 MINTEGIA

2006/07/16 23:00:00 GMT+1
Datorren udazkenean makina erremintaren sektorean ezagutzen diren euskaraz eginiko praktika onei buruzko mintegia egingo dela eta, antolatzaileak, IMH - Makina Erremintaren Institutuak, eta erakunde kolaboratzaileek, Hizkuntza Politika Sailburuordetza,Gipuzkoako Foru Aldundia,Elgoibarko Udala,Gipuzkoako Foru Aldundia,AFM, Ahize-AEKk, enpresa eta aholkularitzak gonbidatu nahi dituzte beraien praktika onak mintegian aurkezteko.

INSKRIPZIOA:

INSKRIPZIOA:

30+10 mintegian izena emateko...

30+10 MINTEGIA: Makina Erremintaren sektorean euskaraz landutako praktika onak

"30+10 Mintegia: Makina Erreminta arloko enpresen erantzukizun soziala, euskara baliabideak eta praktika onak" izeneko mintegia datorren urriaren 26rako antolatu du Elgoibarko IMH Makina Erremintaren Institutuak. Helburua da sektorearen inguruan diharduten enpresei hurbildu eta ezagutarazi euskaraz garatutako zerbitzuak, makinak eta tresnak.

IMHk, Ahize-AEK hizkuntza aholkularitzarekin batera 2003 urtean abiatu zuen euskararen erabilera sustatzeko Goazen egitasmoa, eta bere ildo estrategikoetako bat euskararen inguruan hezkuntza eta enpresaren arteko zubi lanak egitea denez, ildoa gauzatzeko ekimenetako bat 2006ko kudeaketa planean mintegia egitea izan da helburuetako bat. Mintegia ordea, hiru urtetako ziklo batean kokatuko da, hau da, hiru urteko epean urtean mintegi bat antolatzeko konpromisoa hartuko du IMHk.

Horretarako, IMHk erakunde ezberdinekin hitz egin du mintegia elkarlanean egiteko, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika Sailburuordetza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Elgoibarko Udala, AFM - Makina Erremintaren Ekoizleen Elkartea eta Ahize-AEK hizkuntza aholkularitzak.

Mintegia urriaren 26an goizez izango da eta 4 atal izango ditu: hasiera erakundeen sarrera atalak emango du; bigarren atalean metodologia, esperientziak eta praktika onak azalduko dira; hirugarrenean enpresako zerbitzuak eta produktuak ezagutaraziko dira; azkenengo atalean, sektorean urteetan euskararen presentziaz arduradu diren enpresei errekonozimiendua egingo zaie eta amaitzeko IMHko Iñigo Unanue teknikariak erreminten mozketei buruz landutako eskuliburua banatuko da entzuleen artean. 2. eta 3. bi atalak tailer gisa antolatuko dira eta entzuleek aukeratu ahal izango dute zein aurkezpenetara joateko. Behin-betiko egitaraua irailean aurkeztuko da.

Ohar honen bidez, tailer ataletan enpresa edo aholkularitzak parte hartzera gonbidatu nahi ditugu, berarien esperientziak azaltzeko aukera izan dezaten. Horretarako, interesdunak dei dezala IMHra 943744132 telefonora edo bidal dezala posta elektronikoa goazen [arroba] imh.es helbidera.

IMHko GOAZEN ekimenak baditu laguntzaileak, besteak beste Elgoibarko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Hizkuntza Politika Sailbuordetza.