Zerikasik Expoadintsu Azokan parte hartuko du

2009/07/27 00:00:00 GMT+2
Zerikasi Formakuntzaren Bitartekotza Zerbitzuak ere Eibarko Expoadintsu 2009 Azokan parte hartuko du irailaren 30ean

Expoadintsu 2009 pertsona nagusi eta beraien familientzako 1. azoka da. Irailaren 29-30 eta urriak 1ean ospatuko da Eibarren eta Debabarreneko erakunde, elkarte eta enpresek parte hartu ahal izango dute bertan: adintsuentzako produktuak, zerbitzuak eta/edo baliabideak eskainiz.
Zerikasi, Debabarreneko Formakuntzaren Bitartekotza Zerbitzuak ere, Eibarko EPA eta IKASTEN - Eibarko Esperientzia Eskolako Ikasle Ohiekin batera, irailak 30 asteazkenean goizeko 10etatik eguerdiko 14:00ak arte, standa  konpartitzeko aukera izango  dugu, Debabarreneko formazio eskaintza eta formazioaren orientazio zerbitzua ezagutera emateko asmoarekin.
Esperientzia honek, Eusko Jaurlaritzako Etengabeko Formakuntza Sailak diruz  agundutako zerbitzuaren zabalkundea egiteko aukerak ere emango dizkigu.
Bestalde, eskerrik asko gugan konfidantza izan duzuen guztioi eta nola ez! edozein formazioaren eskaintza ezagutu nahi duten erabiltzaile berri guztiei edo doako orientazio zerbitzua erabili beharrean zaudetenei ere, ongi etorri!


Informazio gehiagorako:

  • Tfnoa: 943 748271 (Elgoibarko IMHko eraikuntzan gaude kokatuta)
  • Eposta:  zerikasi@imh.es
  • Weba: www.zerikasi.com
  • EXPOADINTSU 2009