Mezuak eta eguneraketak Facebooken

Demagun norbaitek mezu bat bidaltzen didala. Horretarako nire profilean sartu, eta Korori mezu bat bidali aukeran klik egin du (aukera hau ikusgai egongo da, nire pribatutasun aukeratan horrela erabaki badut).

Enviar mensaje

Leihotxo bat irekitzen da, mezua idazten du eta Bidali botoian klik egiten du.

Enviar mensaje

Nola konturatzen naiz mezu berri bat daukadala?

Normalean posta elektroniko bat helduko zait, mezu berri bat daukadala esanez.

Enviar mensaje

Batzuetan Facebookek huts egiten du, eta posta elektronikorik ez du bidaltzen. Beste era bat dago konturatzeko: Mezuen ikonoa aktibatzen da, eta jartzen du irakurri gabeko zenbat mezu dauzkagun.

Enviar mensaje

Hor sartzen bagara, azken mezuak ikusiko ditugu, kasu honetan bat soilik:

Enviar mensaje

Mezu barruan sartzen bagara, erantzun dezakegu. Ikusten duzuenez, argazki bat, esteka bat,... gehitu daiteke.

Enviar mensaje

Beste era bat mezuen zerrenda ikusteko: Gure hasierako orrialdetik, ezkerreko menuan: Mezuak.

Enviar mensaje

Eta hemen gaude:

Enviar mensaje
  • 1: Mezuak: sarrerako postontzia, jaso ditugun posta elektronikoak. Hemen pertsonen eta taldeen mezuak jasoko ditugu. Hona heltzen diren mezuak, gure Facebookekin lotuta dagoen e-postara ere bidaliko dizkigu (momentu horretan Facebookek huts egiten ez badu).
  • 2: Eguneraketak: hona orrialdeek bidali dituzten eguneraketak helduko dira. Ikusiko dugun bezala, orrialdeek ezin diete jarraitzaileei mezu zuzenak bidali. Eguneraketak bidaltzen dituzte, eta hemen ikusiko ditugu. Hori bai, guk joan behar dugu Eguneraketak atalera zerbait berria dagoen ikustera (ez zaigu mezurik helduko). 
  • 3: Bidaliak: guk bidali ditugun posta elektronikoak.
  • 4: Mezu Berria: mezu elektroniko berri bat bidaltzeko.
  • 5: Mezuak Bilatu: hitz bat daukaten mezu guztiak bilatzeko.
  • 6: Mezuen aukerak: mezu bat edo batzuk aukeratuko ditugu, eta irakurri edo ez irakurri gisa markatuko ditugu edo  SPAM delakoa salatu, ezabatu,...