2011 IMH Eguneko nobedadeak

2011/01/26 01:00:00 GMT+2
Aurtengo goizeko proba berria Ekobasketa izango da, Eskola Agenda 21aren harira. Txalapartak ere bisitatuko gaitu arratsaldean eta egun osoko azoka solidarioarentzat jatekoak ekarri ahal izango ditugu

Urtero bezala, "san juan bosco" eguna gogoratuz IMHEguna ospatuko dugu urtarrilaren azken ostiralean, beraz aurten 28an.

Goiz guztian zehar Heziketa Ziklo eta Txandakako Ingeniaritzako ikasle, irakasle eta langileen arteko probak egongo dira, ondoren elkarrekin bazkaldu eta bazkal ostean sarien zozketa eta banaketa egingo da. Arratsaldean txalaparta saioa izango dugu musikarekin batera.

  • Aurtengo nobedadea probetan Ekobasketa (Eskola Agenda 21ekin) izango da: Saskibaloian egiten den moduan, hondakinak zakarrontzietan sartu behar dira...
  • Iaz estreinakoz egin genuen triindorra errepikatuko dugu eta oraingoan puntuak lortzeko proba ere izango da.

    Ikusi programa osoa... (Eko-Basket, Euskaltloia, Futbolina, Kartak - mus, Kartak - tute, Ping - Pong, Sokatira, Serra froga, Txapel Jaurtiketa, Tortila patata lehiaketa, Triindoor IMH, Wii tenisa)

    Elkartasuna lantzeko, Sahararekin Azoka solidarioa izango dugu:
    Beraiek ekarriko dituzte saltzeko produktuak, eta hauez gain etxean dauzkagun eta erabiltzen ez ditugun gauzak ere salduko dira, lortzen den dirua Saharautz elkarteari emateko. Galduko ez diren janaria ere ekarri ahal izango dugu, Sahara bidal dezaten.

 

Gogoratu IMHEguneko babesleak, zozketetan sariak banatzeko opariak eman dizkigutelako. Eskerrik asko!

Gonbidatuta zaudete gurekin ondo pasatzera!