Kutxa Ikasgeletako ikastaroak IMHn

2013/09/03 00:00:00 GMT+2
IMHk garapen pertsonal eta profesionalari buruzko bi ikastaro emango ditu Kutxa Gizarte Ekintzak antolatutako 2013-2014 ikastaroetan. Matrikulatzeko epea irailaren 5etik 12arte izango da.

COACHING: HAZKUNDE PERTSONALERAKO ERREMINTA

(15 ordu, gaztelaniaz). Kodea: 321216A

Askotan gure ametsak alde batera uzten ditugu, alde batetik bestera goaz korrika, lanean gelditu gabe, guretzat denborarik gabe, gozatu gabe, ilusiorik gabe, baina batez ere benetan nahi duguna jakin gabe. Ikastaro honen bidez eta coaching ikuspegia landuta jabetuko zara potentzial handiena zuk duzula eta gauzak bideratzen dituzun moduaren arabera eragina duela egiten duzun horretan.

  • Data: Urriaren 29tik azaroaren 11 arte, 17:00-20:00 (asteartero)

  • Tokia: IMHko instalazioetan. Azkue Auzoa 1.- Elgoibar

  • Hizlaria: Goizalde Santamarina, IMHko Incress Giza Baliabideetako negozio-unitatearen aditua.

PNL KOMUNIKAZIO METAEREDU BEZALA

(12 ordu, gaztelaniaz) Kodea: 361217A

Komunikatzea aditz aktiboa da, ezagutza eta informazioa besteari transmititzeko ekintza eta ondorioa da. Latinez “comunicare” komunean jartzea esan nahi du.
Komunikazioak mundua nola ulertzen dugun pertzeptzio pertsonala transmititzen du. Inguruarekiko, besteekiko edo zurekiko pentsatzen, sentitzen edo antzematen duzuna, komunikatzen diharduzun hitzetan islatzen duzu.

  • Data: 2014ko otsailaren 18tik martxoaren 11 arte, 17:00-20:00 (asteartero)
  • Tokia: IMHko instalazioetan. Azkue Auzoa 1.- Elgoibar

  • Hizlaria: Goizalde Santamarina, IMHko Incress Giza Baliabideetako negozio-unitatearen aditua.

Bi ikastaro hauek interesatzen bazaizkizu, hona hemen izena-emateko bete beharrak:

  1. 16 urte baino  gehiago izatea
  2. KUTXABANK kontuaren titularra izatea

Izen-emateak Internet bidez egingo dira hemen: https://kutxa.kutxabank.es/cs/Satellite/kb/eu/kutxa_ikasgelak

Beharko dituzun datuak:

  • NAN
  • IZEN-ABIZENAK
  • HELBIDE OSOA
  • JAIOTZE-DATA
  • HARREMANETARAKO TELEFONOA
  • KUTXABANK-EKO KONTUAREN EDO LIBRETAREN ZENBAKIA (20 DIGITO)
  • HELBIDE ELEKTRONIKOA (derrigorrezkoa)

 

PLAZAREN ESLEIPENAK ESKAEREN ORDENA JARRAITUKO DU