Unibertsitatea.net atarian Iparrorratza, Ikasleen txokoa eta Erreminta-kutxa atal berriak

2008/02/18 00:00:00 GMT+1
Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) Ziztu bizian, Zer-non-ikasi eta Otarrea atalaz gain 3 berri abiatu ditu.

Unibertsitatea.net atariko orain arteko atalak:


  • ZIZTU BIZIAN: Unibertsitate munduko berriak, argazkiak eta blogak daude bertan.
  • ZER, NON IKASI: Unibertsitate mailako titulazioen gaineko informazioa biltzen du.
  • OTARREA: Unibertsitate alorreko lan, txosten, apunte eta bestelako dokumentuak partekatzen diren atala da.


3 atal berriak:


  • IPARRORRATZA ORIENTAZIO-ZERBITZUA: Unibertsitateko ikasketen gaineko zalantzak argitzeko gunea da. Galderak egiteko aukera dago eta ahalik eta azkarren erantzungo du atariko orientazio-taldeak.
  • IKASLEEN TXOKOA: Ikaslearen izaerari lotuta doaz egoitza bilatzearen beharra, bigarren eskuko gauzak saltzeko eta erosteko beharra, aldizkako lanak bilatzeko beharra... eta alde ludikoarekin lotutakoak ere. Beharrizan horiei guztiei erantzuteko ikasleak atariaren azokara jotzeko aukera izango du eta baita foroen bitartez beste ikasle batzuekin komunikatzekoa ere.
  • ERREMINTA-KUTXA (OTARREAren azpiatala): Atal honetan, Interneten aurki daitezkeen euskaraz ikasteko eta ikertzeko baliabideak antolatuta eta sailkatuta erakutsiko dira. Beste hizkuntza batzuetako eduki eta baliabide nagusietarako sarbidea ere eskainiko da.