Dagoeneko martxan langabeen 2 ikastaro: Beste 3 datorren astean abiatuko dira

2015/09/21 00:00:00 GMT+2
Bi tarde berriri egin diegu ongi-etorria gaur. Izena emateko azken egunak Abiadura Handiko, Muntaiko eta Teknikari Komertzialaren ikastaroentzat.

Gaur abiatu dira Txirbil Harroketa bidezko mekanizazio eta Tresneria Industrialaren mantentze eta muntatze mekanikoko ikastaroak. Biak Lanbidek 100% subentzionatutakoak dira eta muntatzekoaren kasuan makina erreminta sektoreko Zayer enpresaren kontratazio konpromisoduna.

Datorren astean Lanbidek 100% diruz lagundutako beste bi ikastaro abiatuko ditugu: Ekipo-ondasunen eta industri MAKINERIAREN MUNTAKETA eta abiaraztea, eta ABIADURA HANDIKO eta errendimendu altuko mekanizatu bidezko fabrikaziokoa. Hauetan oraindik izena-emateko aukera dago (informazio gehiagorako sartu hemen...)

Beste ikastaro interesgarri bat ere badugu Ingeniari tituludunentzat: MAKINA ERREMINTAREN TEKNIKARI KOMERTZIAL. Izena emateko epea irailaren 25ean amaituko da (izena emateko sartu hemen). Ikastaro DUALA izango da, hau da, prestakuntzaren lehen egunetik ikaslea lanean arituko da makina erreminta sektoreko enpresa batean kontratatua.