IMHko ordezkaritza Brasilen ospatu den 2. WCPE biltzarrean

2016/07/20 00:00:00 GMT+2
Nazioarteko "World Conference Physics Education" topaketan Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako Zuzendari Pedagogikoak tesiaren komunikazioa aurkeztu du.

Uztailaren 11-15 bitartean Sao Paulon burutu da WCPE (World Conference Physics Education) biltzarreko bigarren edizioa.

Bertan, 16 gai aztertu dira. Josetxo Gutierrez IMHko ordezkariak parte hartu duen gaia izan da "Unibertsitateko ikasleen ulermena lan kontzeptuaren inguruan: bi herrialdeetako ikerketa", ain zuzen IMH-UPV/EHU eta Mexikoko Tecnológico de Monterrey izan dira ikertuak.