HEZKUNTEK: Iparraldeko gazteak hegoaldeko lanbide heziketan ikasle

2006/09/28 23:00:00 GMT+1
Irailaren 28a IMH bilgune puntua izan zen Lanbide Heziketa Sailburuordea , Ikaslaneko Lehendakaria, Hezkuntek-eko lehendakaria eta iparraldeko ordezkaritzarentzat. Bide batez IMH eta Makina Erremintaren Museoa ezagutu zuten.

HEZKUNTEK, Hetel, Seaska, Ikaslan Gipuzkoa, eskola pribatuak, eskola publikoak eta Iparraldeko enpresari talde batekin batera daraten proiektua da, batez ere batxilergoa euskaraz ikasi duten Iparraldeko ikasleek, Hegoaldean Lanbide Heziketako Goi Mailako zikloak euskaraz ikasteko posibilitatea izan dezaten. IMHn badugu aurten iparraldeko ikasle berri bat.