IMHko heziketa zikloetako ikasleek bizikleta eta auto elektrikoak probatu dituzte

2011/10/26 00:00:00 GMT+2
Elgoibarko EMUGI Elgoibarko mugikortasun iraunkorra bultzatzeko ekimenari esker eta Eskola Agenda 21eko partaide izanik, Elgoibarren emisiorik gabeko ibilgailuak alokatzeko aukeren berri izan zuten ikasleek

Elgoibarko Udalak EMUGI (Elgoibarko mugikortasun iraunkorra) programa aurkeztu zuen irailaren 18an. Ekimen berritzaile honen xedea da herritarrei eta enpresei hainbat zerbitzu eskaintzea, pertsonen eta salgaien mugikortasun iraunkorra bultzatu ahal izateko. EMUGIn eskaintzen duen besteen artean,  ibilgailu elektrikoak gizarteratu nahi ditu  CO2 emisioak murrizteko eta joan-etorri  garbiagoak lortzeko eta horretarako, herritarrek ibilgailu elektrikoak (autoak zein bizikletak ) alokatzeko aukera edukiko dute. 


Zerbitzu hau ezagutzera emateko helburuarekin, urriaren 21ean, IMH heziketa zikloetako ikasleek emisiorik gabeko ibilgailu hauek probatzeko aukera izan zuten Mintxetan.