Ikasleen partaidetza Lanbide Heziketaren sustapenean

2015/04/23 00:00:00 GMT+2
Elgoibarko jardunaldietan eta Debabarreneko lanbide heziketako azokan parte hartu dute aurten.

IMHko Heziketa Zikloetako eta Ingeniaritza Dualeko hainbat ikasle izan ditugu laguntzaile lanetan Elgoibarko Lanbide Heziketako jardunaldietan eta #ABIAN Debabarreneko Lanbide Heziketa Azokan. Debabarreneko ikasle, eta Elgoibarko Institutuko eta Ikastolako ikasleei beraien esperientzia eta ikuspegia azaldu zieten, ikasketak nola jarraitu erabaki behar duten ikasleek zuzeneko informazioa izan dezaten.

Mila esker guztoi!