Tianjin-go CSMC ikastetxeko urteroko ordezkaritza IMHn da

2016/07/18 23:00:00 GMT+1
CSMC, ZDVTI eta IMHren arteko elkarlanaren barrutian urtero udan prestakuntza egonaldia egiten dute txinatar ikasle-irakasle talde batek.

Duela bi aste IMHko ordezkaritza izan zen Tianjinen eta orain, alderantzizkoa egokitu zaigu: Uztailaren 18tik aurrera Tianjin-go CSMCko 6 irakaslez eta 5 ikaslez osatutako taldea izango dugu IMHn. Ikasleak astebez egongo dira eta irakasleak 2 astez. Egonaldian, IMHren jarduera ezagutuko dute, alderdi tekniko eta pedagogikoei buruzko prestakuntza jasoko dute eta Euskal Herriko enpresak eta inguruak ezagutzeko aukera izango dute.