Leihoak: Antolatu orrialdeak

Panel honetan orrialdeekin egin ditzakegun ekintza batzuk dauzkagu.

Dokumentuarekin lan egiten ari garenean, komenigarria da Leihoak: Antolatu Orrialdeak irekita edukitzea

Hemen orrialdeekin egin ditzakegun gauza batzuk daude eskuragarri:

  • 1: Orrialdearen mota aldatzeko (bi aldetatik , alde batetatik.. )

  • 2: Orrialderen bat ezabatu, zaborrontzira arrastatuz

  • 3: Ikusten ditugun orrialdeei, orri-maisuak aplikatzeko

Orria menua

Orria menuan aukera piloa dauzkagu

  • Txertatu: orrialde gehiago sartu dokumentuan

  • Inportatu: beste dokumentu baten daukadan orrialdea, dokumentu honetara ekarri

  • Ezabatu: orri bat edo gehiago ezabatzeko

  • Kopiatu: kopiatzeko orriren bat.

  • Aldatu lekuz: orrialde bat edo gehiago lekuz aldatzen usten digu

  • Aplikatu orri maisua: orri maisu bat  (oraintxe ikusiko dugu zer den) dokumentuan daukagun orrialde bateri aplikatu

  • Bihurtu orri maisua: kokatuta gauden orrialdea orri-maisu batean bihurtzeko

Orrialde batera zuzenean joan gaitezke, bere gainean klik eginda, edo baita behian daukagun egoera-barratik :

2 orrialde berri txertatuko ditugu:

Orri berrien tamaina aukeratu dezakegu. Programa guztiak ez dute aukera hau ematen (gehitu beste tamainen orrialdeak)