Elgoibarko IMH Ingeniaritza Eskolaren promozio berria

2007/09/17 00:00:00 GMT+2
Matrikularen gorakada positiboa industriak duen langile kualifikatuen beharrei erantzuteko

Ekitaldi akademikoaren inaugurazioa urrian izango bada ere, irailaren 17an hasi zuten ikasturtean Elgoibarko IMH Ingeniaritza Eskolako lehen kurtsoko 44 ikaslek. Hilabetez formazio trinkoa jasoko dute enpresetan urrian hasiko dira lanean. Bigarren mailako ikasleek atzerriko lan egonaldia egiten ari dira momentu hauetan Txina, India eta Europako herrialdeetan eta hirugarren mailakoek azken urteko proiektu industrialak epaimahaiaren aurrean aurkeztu beharko dituzte aste honetan.

Azken hiru urteetan goraka egin du matrikulazioa eta positibotzat jotzen dugu, Elgoibarko Ingeniaritzako ikasleak ere langileak baitira %60ko lan jarduna egiten baitute eta egun enpresetan tekniko eta goi-mailako behar handia dagoenez, seinale ona da formazio honetan gazteek izaten ari diren erantzun positiboa.

Informazio gehiago IMH 943 74 82 64 (Monika Ezenarro)