European Skills Hub for Aerospace

2013/10/01 23:00:00 GMT+1
Leonardo proiektu honen bazkideek IMHk aeronautika clusterrarekin lantzen dituen konpetentzien inguruko jardueren berri izan dute.

Euskadiko HEGAN clusterrari EACP Skill Hub proiektuaren abiatze fasea antolatzea egokitu zaio. Horretarako Aerotrends topaketak antolatu ditu urriaren lehen egunetarako BECen, Gailur Teknologiko eta Industrialaren barnean.

Ekintzen artean, bazkide partaideek IMH Makina Erremintaren Institutuko instalazioak bisitatu dituzte, eta IMHk sektore aeronautikoarekin garatzen ari den gaitasunen inguruko jardueren azalpenak jaso zituzten, ingeniaritza-konpetentzialean aditua den IMHko Egoitz Badiolaren eskutik.