Abiatu da Digital Manufacturing unibertsitate masterreko bigarren promozioa

2019/09/26 18:15:00 GMT+2
Ikasleek enpresetan formakuntza DUALAren bidez egingo dituzten proiektuak finkatzen dihardute irailean zehar.
Irudian IMHko Digital Manufacturing Unibertsitate Masterreko 2. promozioko ikasleak TECNALIAko irakasleekin

ARGAZKIA DESKARGATU

Digital Manufacturing Unibertsitate Masterreko bigarren promozioak joan den astean izan zuen aurkezpena eta aste honetan dagoeneko eskolekin dira. Aste honetako formakuntza TECNALIAko adituak ari dira ematen, Ingeniaritza Soluzio Integralen inguruan.

Bitartean, lehen promoziokoek ere bigarren urtea abiatu dute eta aste honetan Ikusmen Artifizialari buruz ikasten dihardute Vicomtech eta Ekideko egoitzetan.

Alcorta Forging Group, Danobat S.Coop., Geminis Lathes, GMTK, Remote Monitoring Services, Ikergune, IMH eta Loire-Gestamp dira masterreko bigarren promozioko ikasleak Dualean hartu dituzten enpresetako batzuk. Helburua 4.0 liderrak lortzea izango da, industriaren eraldaketa modu egokian prestatutako talentua lortzea, alegia.

Digital Manufacturing unibertsitate masterra UPV/EHUra atxikitutako titulu ofiziala da, bi urteko iraupena du eta puntako enpresa industrialekin elkarlanean diseinatuta dago, eredu dualean, behar berriei erantzuteko. Eskolak IMHn emateaz gain, Tecnaliaren Donostiako egoitzan, Elgoibarko IK4-Idekon eta Zamudioko Aeronautikako Fabrikazio Aurreratuaren Zentroan, Ekide-n eta Vicomtech-en ere jasoko dituzte.

Ongi etorri beraz ikasle berriei eta zorte on etapa berri honetan!