EuskaraHighTech - Euskara eta teknologia aurreratuaren diskurtsoen ikerketa

2019/11/28 19:25:00 GMT+2
Eusko Jaurlaritzak teknologiaren eremuko erakundeekin batera landutako ikerketaren bilera-kontrastea egin dugu.
EuskaraHighTech Eusko Jaurlaritzak enkargatutako ikerketa da eta EMUN aholkularitzak dinamizatu du hainbat erakunderekin elkarlanean:  Euskadiko Parke Teknologikoak, UPV/EHU, Mondragon Unibertsitatea, Tecnum, Tecnalia, Donostia International Physics Center, Ideko, CeiT, Fagor Arrasate, Eika, KulturAtelier eta IMH.
 
 
2019 urtean zehar erakunde parte hartzaile batzuetako ordezkariek adierazpenak egin ditugu sare sozialetan. Hona hemen horietako batzuk:
 
EGILE enpresako Administrazio Kontseiluko eta ADEGI-ko presidentea den Eduardo Junkera Perez: "Desiragarria litzateke enpresara datozenek euskararen ezagutzan maila bat izatea".

Cometel-eko Kontseilari delegatua den Miguel Angel Montes Crespo: "Globalizazioa da inposatzen zaigun errealitatea eta euskarak aldeko duen lekua bilatu behar du hor, eremu lokala".

EIKAko lehendakari den Iñigo Arrietak bere ibilbidean bizi izan duen euskalduntzeaz azaldu du: "ohartu naiz euskarak balio erantsi handia duela arlo guztietan: euskara ikasi eta egitetik, Eikari eta nire lankideei esker euskara sentitzera pasa naiz" #euskarahightech

IMHko Enplegurako Prestakuntzaren zuzendari Fermin Lazkano:
Euskara eta teknologia aurreratuaren diskurtsoen ikerketan parte hartu dugu."Teknologia aurreratuetan hizkuntza-interakzioa gero eta txikiagoa izango da. Pertsonen arteko harremanetan egongo da hizkuntzaren auzia"