VARGAS SILVA Gustavo

 

Prestakuntza akademikoa:

  • Ingeniaritza Mekanikoko Gradua
  • Materialen Ingeniaritzako Masterra
  • Sistema mekaniko eta estrukturalen ingeniaritza doktorea

Hizkuntza-eskakizuna:

Elebiduna

Curriculum laburtua:

Medellingo (Kolonbia) Universidad Pontificia Bolivarianan Ingeniaritza Mekanikoko Gradua lortu zuen 1997an, eta Materialen Ingeniaritzako Masterra 2003an, unibertsitate berean. 2005ean, Automozioko Teknologia Berrien Ikasketa Aurreratuen Diploma lortu zuen Zaragozako Unibertsitatean. 2006 eta 2010 artean I+G+Bko zuzendari teknikoa izan zen Iruñeko AH Asociados arkitektura enpresan. 2010ean, doktore titulua lortu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, Donostian; unibertsitate berean irakasle ere izan zen Ingeniaritza Mekanikoko Sailean. Gainera, Ingeniaritza Mekanikoko irakasle titularra eta koordinatzailea izan zen 2019 eta 2021 artean, Angeloko Estatu Unibertsitatean, Texasen (AEB). Gaur egun, irakasle elkartua da Nafarroako Unibertsitate Publikoan, Iruñean. Lan horrekin batera, irakasle ere bada IMH Campuseko Ingeniaritza Dualeko Unibertsitate Eskolan (Euskal Herriko Unibertsitateari atxikitako zentroa), non Kimika eta Materialen Erresistentzia irakasgaiak ematen dituen. Bere ikerketa-interesak materialen mekanika, materialen diseinua, karakterizazio mekanikoa eta landareen biomekanika dira.