Enplegurako prestakuntza eta orientazioa, Cajamadrid Gizarte Ekintzarekin elkarlanean

2011/07/05 00:00:00 GMT+2
2011ko irailean aibatuko dugu ikastaro hau, ekintza nagusitzat "oinarrizko gaitasun industrialak: egiaztatze eta akaberako eskuzko operazioak" ikastaroa duena.

IMHko “Enplegu industrialean sarbidea lortzeko prestakuntza eta orientazioa baztertzeko arriskuan dauden pertsonentzat” proiektua Cajamadrid-eko Gizarte Ekintzak finantzatu du, Desgaitasunak dituzten Pertsonentzat edo Bazterkeria jasateko arriskua duten Kolektiboentzat Enplegua Sortu edo Sustatzeko 2011ko deialdiaren barruan.

Ikastaroaren helburua da pertsona parte-hartzaileei gaitasun industrialak ematea operazio oinarri-oinarrizkoak garatzeko beharrezkoak diren fabrikazio mekanikoko ingurune ekoizlearekin zerikusia duten arlo ezberdinen inguruan (dekoletajearen bigarren operazioak, piezen eskuzko egiaztapenak, mekanizatuko eskuzko operazioak -bizar kentzea, leunketa-, erreminten zorrozketa, eta abar).

Mudulo teknikoak eman aurretik (planoen interpretazioa, piezen eskuzko egiaztatzea eta bizar-kentzea eta tailerreko oinarrizko eskuzko erremintak erabiltzea: zerra, karraka, zulagailua), pertsona parte-hartzaileek prestakuntza saioak egingo dituzte hizkuntza tekniko industrialean, matematiketan eta oinarrizko informatikan.

Ikastaroan 15 lagunentzako tokia dago eta kaptazio prozesua ohikoa den bezala IMHkin elkarlanean diharduten eta bazterkeria jasateko arriskuan diren pertsonentzat lan egiten duten erakundeen bidez egingo dugu: Eibar-Ermuko Gurutze Gorria, Kutxa Zeharo, Sartu, UGTren enplegu zerbitzua, Fondo Empleo, Emaus, Lanbide, eta Elgoibar, Eibar, Ermua, Soraluze, Bergara, Azkoitia eta Azpeitiko Udalak.

Kurtsoa amaitzean inguruko enpresa industrialetan praktikak lortzen saiatuko gara eta pertsona parte hartzaileen esku ipiniko ditugu IMHn egiten ditugun orientazio eta laguntza erreminta desberdinak.