2019 Euskararen Eguna IMHn

IMHn ere 2019ko abenduaren 3an ospatuko dugu Euskararen Nazioarteko Eguna.

Ikasleentzat ekintzak:

Euskara ikusgarri 

Zure ustez ze ikaskidek egiten du euskara ikusgarri? Zergatik?

Bete formularioa https://labur.eus/ikusgarri eta abenduaren 3ko hitzaldien ondoren, parte hartzaileen artean euskal kulturako produktuetan erabiltzeko 40€ko bi bale zozketatuko dira, bat erdi-mailakoen artean eta bestea goi-mailakoen artean.

Zentzuzko erantzunak onartuko dira eta saria eskuratzeko zozketaren momentuan bertan egon beharko duzue.

Euskara eta lan munduari buruzko sentiberatze saioa

Hizlaria: Ahize-AEKko Mikel Urdangarin.

  • 09:50-11:00 ERDI-MAILAKO 1.kurtsoko ZIKLOENTZAT, Areto Nagusian. Amaieran "Euskara Ikusgarri" lehiaketaren zozketa eta talde argazkia.
  • 11:30-12:40 GOI-MAILAKO 1.kurtsoko ZIKLOENTZAT, Areto Nagusian. Amaieran "Euskara Ikusgarri" lehiaketaren zozketa eta talde argazkia.

Lankideentzat ekintzak:

  • Ikasleentzat prestatu ditugun aurreko hitzaldietara gonbidatuta zaudete.
  • 11:15etatik 11:30etara Harreran, lankideen artean EGUNEAN BEHIN lehiaketaren IMHKERIAK taldeko zozketa egingo da (Errigora otarra) eta baita Idiazabal gaztaren saritzea pisua asmatzen duenari. (Talde argazkia).

Denontzat ekintzak:

Danobat Lehiaketa: "Batzen gaituen esentziak izan dezala presentzia"

Urtero euskararen egunerako DanobatGroup-ek lehiaketa antolatzen du eta beti bezala animatu egiten zaituztegu parte hartzen. Galdera errazak dira, hiztegia galdetegian bertan dago erantzunak lortu ahal izateko. Saria Basque Culinary Center-en eskutik  bi lagunentzako 360ºko esperientzia gastronomikoa izango da. Hemen duzu PARTE HARTZEKO ESTEKA. Parte hartzeko azken eguna: 2019ko abenduak 2.

Euskaraldiaren 2. ekitaldiaren aurkezpena

  •  Abenduak 3,  19:00etan Elgoibarko Musika Eskolako auditoriumean. Joateko asmoa baduzu idatzi euskara@imh.eus helbidera

2020ko udazkenean izango da Euskaraldiaren bigarren edizioa, eta, norbanakoekin batera, elkarte eta entitateek ere era aktiboan hartuko dutela parte izango da berrikuntzarik nagusiena. Honetaz jardungo dute Elgoibarko aurkezpenean.  Amaitzeko, talde erretratua aterako dute Aita Agirre plazan.

 

Gogoratu: IMHn euskaraz ikasi eta lan egiteko aukera duzu. Gozatu lanean eta bizitzan euskaraz 365 egunez :-)

  • Noiz 2019/12/03 00:00 - 23:55"
  • Non IMH, Elgoibar
  • Kontaktu izena
  • Kontaktu telefonoa 943744132
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal