IMHko ikasleen bizipenak Euskadi Irratian

2013/06/11 00:00:00 GMT+2
Ekainaren 12an Mezularia irratsaioak lanbide heziketari eskainiko dio arratsaldea, eta bertan elkarrizketatuko dituzte IMHko ikasleak,

Jaime Otamendik zuzentzen duen EITBko Euskadi Irratiko Mezularia saioak Lanbide Heziketari eskainiko dio ekainaren 12ko arratsaldean.

Bostetatik zazpiak bitartean prestakuntza praktiko honen berri emango dute eta tarteka protagonistak diren eragileak elkarrizketatuko dituzte. Hauen artean IMHko hiru ikasle izango dira: Praktikak atzerrian egin berri dituen Ruben, goi-mailako heziketa zikloetako fabrikazio mekanikoaren diseinuko ikaslea; Hezibi programan (ikasi eta lan alternantzian) parte hartzen diharduen Andoni, goi-mailako mekatronikako ikaslea; eta lanbide heziketa amaitu eta etorkizunaren jarraipena alternantzian ikasten eta lanean IMHko Ingeniaritza Dualean jarraitu duen Maider.