IMHko Txandakako Enpresa Ingeniaritzako kurtso bukaerako ekitaldia

2003/10/27 01:00:00 GMT+2
Parisko CESIko Txandakako Ingeniaritza Prestakuntzako Zuzendariak parte hartu zuen 5. promozioko ikasleen diploma banaketaren ekitaldia

Joan den urriaren 24an, ikasle, guraso, tutore eta irakasleek diploma banaketa ekitaldian parte hartu zuten IMHko Areto Nagusian.

Parisko Txandakako Ingeniaritzako Zuzendaria den Christiane Rabasse andreak, IMHko Zuzendaria den Joxean Egañak eta Ingeniaritzako Zuzendaria den Valentín Gonzálezek hitz egin zuten ekitaldian. Egoitz Badiolak, Ingeniaritzako 2. promozioko ikasle ohiak, bere lan esperientzia azaldun zien bertaratu zirenei eta azkenik, Agustín Pradok, 5. promozioko ikasleen ordezkari bezala parte hartu zuen.

Hiru urteetan zehar enpresako lana eta IMHko ikasketak txandakatu ondoren, enpresa munduan integratzeko momentua iritsi zaie diplomatu diren ingeniariei.