Tianjin-eko CSM ikastetxeko zuzendari taldeak prestakuntza ikastaroa egingo du IMHn

2004/03/08 00:00:00 GMT+1
Martxoaren 8etik hasi eta hilabetez, Txinako taldeak Tianjin ikastetxeko zuzendaritza ardurak eramateko gai izateko prestakuntza ikastaro trinkoa egingo du.

Zuzendari gaitasunak ikasteko helburuarekin, igandean heldu ziren 5 txinatarrek plan estrategikoa, gestio plana, zuzendaritza gaitasunak eta erabateko kalitatearen kudeaketarako erremintak, ikasiko dituzte besteak-beste. Beraien egonaldian euskal erakunde ofizialak eta makina erremintaren sektoreko fabrikatzaileak bisitatuko dituzte.