On-line tutorizazioak Ingeniaritza Dualaren Graduan

2020/03/26 20:59:00 GMT+2
Irakasleak eta ikasleak beti konektatuta: Gure hezkuntza-sistemaren oinarrietako bat gure ikasleei beren ibilbide akademikoan zehar tutoretza eta arreta pertsonalizatua ematea da.

COVID19-tik eratorritako egoerak aurrera jarraitzeko mekanismo berriak bilatzera eraman du gizartea. IMHn 20 urte baino gehiago daramatzagu inguruneko beharretara egokitzen, lan-merkatuarekin lerrokatutako ikasketa-planak diseinatzen, gure giza taldea eta baliabide teknologikoak ikasleen eta enpresen eskura jartzen.

Estatuan aitzindari izan gara prestakuntza dualaren modalitatean, eta Ingeniaritza Dualaren gure Unibertsitate Graduan hainbat plataforma birtualekin lan egin dugu hasieratik. Hala, eredu digital egokitu bat dugu, bizitzen ari garen egoera horri aurre egiteko eta kalitatezko prestakuntza bermatzen jarraitzeko gai dena.

Gure Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako ikasleak eta tutoreak, etengabeko harremanetan ari dira, on line tutoretza pertsonalizatuen bidez, eskoletan eta enpresan garatzen ari diren prestakuntzan aurrera egiten jarraitzeko.