Lan Ministerioko agintariek IMH ezagutu dute

2008/09/07 23:00:00 GMT+1
Maravillas Rojo andrea, Espainiako Lan Ministerioko Enplegurako Idazkari Nagusiak eta Javier Orduña Enplegurako Zerbitzuko Zuzendariak IMHko instalazioak bisitatu dituzte.

Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzak gonbidatuta, Maravillas Rojo eta Javier Orduña Elgoibarko Makina Erremintaren Institututura gerturatu ziren irailaren 8an.

Bisitaren helburua zen Euskal Herriko enplegu eta prestakuntzarako sistemek (bai erakundee eta baita lanbide heziketako ikastetxeek) enpresen eta langile-langabetuen beharrei nola aurre egiten duen ezagutzea.