Abiatu da ASMAOLA+, urrats handia Berrikuntza eta Lanbide Heziketako Sistementzat

2013/09/17 23:00:00 GMT+1
Irailaren 18an, ASMAOLA+ proiektuari hasiera ofiziala eman zitzaion, Jorge Arevalok, Tknikak eta zentruetako irakasle eta zuzendari inplikatuek Eusko Jaurlaritzako Lakuako egoitzan egin zuten ekitaldian.

Proiektuak eta zerbitzuak ETEen berrikuntza indartuko duen Lanbide Heziketako ikastetxeen aliantza estrategikoa sustatzen duen proiektua da ASMAOLA+. Proiektuko partaideak Bidasoa, Usurbil, Bergara, Somorrostro eta IMH dira.

Asteazkeneko saioan estrategia eta plangintza zehatzak proposatu ziren eta ikasletxeei uztailean aurkeztutako ekintza eta adierazleak gogora ekarri ziren.

Proiektuak Hezkuntza eta Lehiakortasun Sailen finantzazioa izango du eta IMHk lideratzen du.

Aurrekariak...