IMH Eguneko txangoa Ingeniaritza Dualekoentzat

2014/06/05 23:00:00 GMT+1
Ingeniaritza Dualeko 1. mailako ikasleek aurtengo IMH Eguneko talde sariduna suertatu zenez, ospatzeko aisialdiko egun berezia gozatzeko aukera izan zuten.

IMH Egunean hainbat probatan parte hartu ondoren IMH Ingeniaritza Dualeko lehen mailako ikasleek lortu zuten lehen postua (ikusi argazkiak). Ohikoa denez, asialdiko eguna antolatzen da talde irabazlearentzat. Joan den ostiralean egin zuten egun pasa; goizean Teknikerren eraikin berria bisitatu zuten, ondoren Arraten bazkaldu eta arratsaldean pilota torneotxoa jokatu zuten bertan. Primerako giroan igaro zuten eguna, ea hurrengoan ere horrelako aukerarik lortzerik duten!

Eskerrik asko Teknikerri bisita oso ondo joan zen eta!