Milintronik erronka WeAreCobotsMetal2025 jardunaldian
IMH LHIIk parte hartu du Universal Robots enpresak Teknikerren antolatutako #WeAreCobotsMetal2025 jardunaldian. Bertan, robotika kolaboratiboaren sektoreko erreferenteekin eta dibulgatzaile ezagunekin batera aritzeko aukera izan dugu.
Topaketan, Milintronik aurkeztu dugu: automatizazio eta eraldaketa digitaleko proiektua, non UR5 robot kolaboratiboa eta mekanizazio zentro CNC bat integratzen diren. Azpimarratzekoa da CNC hori IMHko Mekatronika Industrialeko goi mailako zikloko ikasle eta irakasleek diseinatu eta fabrikatu dutela, eta gure lanbide heziketako Robotika Kolaboratiboko espezializazioan erabiltzen dela.
Milintronik-ek erakusten du IMHk Industria 5.0-ren erronkei erantzuteko duen hezkuntza-ikuspegia: ikaskuntza praktikoa, pentsamendu berritzailea eta punta-puntako enpresekin lankidetza oinarri hartuta.
Gure eskertza Mikel Cinzari eta IRUÑA Automatizazio Teknologietako lantalde osoari gonbidapenagatik eta berrikuntza partekatzeko aukera emateagatik.
Zuk ere MILINTRONIK ezagutu nahi duzu? Ikusi hemen: