IMHko Ikasleei omenaldia

2016/01/22 00:00:00 GMT+1
Gogora ekarri nahi izan ditugu hildako ikasle, istripuen eragina jasaten ari diren ikasle eta ikasle ohiak, eta beraien senideei gure maitasuna eta laguntasuna adierazi.

20160122 Ikasleei omenaldia

Joan den urtarrilaren 23an bete zen Alberto Soto eta Eduardo Piñol auto-istripuz hil zireneko urteurrena, eta bi urte pasa Aitor Orbegozo, auto-istripuz hil zela. Iker Jimenez, duela urte-beteko istriputik bizirik irten bazen ere errekuperazio prozesuan dago oraindik.

Gure ikasle eta ikasle ohiak gogoratzeko eta beraien famili, lagun eta ikaskideei gure laguntasuna eta maitasuna adierazteko bildu ginen joan den urtarrilaren 22an IMHko lorategietan. Ekitaldi xume batekin, Ixaka Egurbide Ingeniaritzako zuzendariak, Aritz Monreal ikasleak eta Marta Piñolek hitz batzuk eskaini ziguten eta ondoren, arte gazte bat landatu genuen Jon Linge eta Roberto Altzerrekak txistu-danbolinaren doinuen laguntzarekin.

  • Marta Piñolen idatzia argazkietan ikus daiteke. Aritz Monrealena, gaztelaniazko albistean.

Gure adore, laguntasun eta maitasuna zuekin!