Itsasainen esperientzia: Fabrikazio Aditiboari buruzko prestakuntza espezifikoa eta maila altukoa iruditu zait

2022/06/01 11:55:00 GMT+2
"Unibertsitate Espezializazioa ikasi ondoren Fabrikazio Aditiboko sektorean hobeto moldatzen eta teknologia mota horrekin lan egiten duten enpresetara sartzeko gai izaten lagundu dit".
 
Itsasain Vallejo, Gasteizko Mizar Additive Manufacturing enpresako produkzio teknikaria da eta enpresan sartu aurretik IMH Campuseko Fabrikazio Aditiboko unibertsitate espezializazioa ikasi zuen. Bere esperientzia azaldu digu:

Nola sartu zinen ikastaroan?

Goi-mailako zikloko ikasketak (graduatu gabea) eta 3 urtetik gorako lan-esperientzia duten pertsonentzat gordetako plazetako baten bidez sartu nintzen ikastarora.

Nire prestakuntzari dagokionez, mekanizazio bidezko produkzioko goi-mailako ziklo bat eta fabrikazio mekanikoko diseinuko goi-mailako beste ziklo bat nituen, eta ia 6 urteko lan-esperientzia mekanizazio aeronautikoko enpresa batean. Horrek ikastaroaren zenbait alderditan mesede egin didala usten dut. Era berean, aipatu nahi nuke interes handia dudala 3d inprimaketa-makinetan, nere kontu ibilitakoa naiz, eta espezializazioa ikasten nengoela erabilitako zenbait makinen zenbait ezagutza banituen.

 

Zer iritzi orokor duzu ikastaroari buruz?

Bilatzen nenbilena zen: fabrikazio aditiboari buruzko prestakuntza espezifikoa eta maila altukoa.

 

Zer iruditu zitzaizkizun ikastaroko ikasgaiak?

 

Ikasgaiek Fabrikazio Aditiboari buruzko alderdi guztiak hartzen dituzte, eta uste dut horietako askok lagundu didatela nire etorkizun profesionalean. Adibidez, CAD fitxategietan mallatuak tratatzea, fitxategi espezifikoak (nesting) sortzea makina zehatzak fabrikatzeko, martxan jartzeko eta manipulatzeko, fabrikazioen postprozesua, etab.

 

Irakasleei dagokienez, zein da zure gogobetetze-maila?

Ziurrenik, titulu honen indarguneetako bat: prestakuntza ona eta irakaskuntza-trebetasun onak dituzten irakasleak, gertukoak eta ondo irakasteko prest daudenak.

Nabarmentzekoa da bereziki azpimarratzen dituztela prozesu guztietako segurtasun-, babes-, higiene- eta garbitasun-neurriak.

 

Ikastaroak ikuspegi praktikoa du. Nolakoa izan da zure esperientzia praktikan?

Ikastaroak klase praktiko ugari ditu, horietako asko sektorean erabiltzen diren puntako teknologiekin aritzen diren enpresetan. Aldi berean, ikastaroarekin batera sektore horretan espezializatutako enpresa batean praktikak egiteko aukera eman zidaten. Eskertzen dut nire prestakuntza-beharretara egokitzen den gertuko enpresa bat bilatu izana.

 

Bete al ditu zure aurreikuspenak?

Noski baietz. Uste dut lagundu didala sektore honetan hobeto moldatzen eta teknologia mota horrekin lan egiten duten enpresetara sartzeko gai izaten.

 

Zure egungo lanerako balio izan al dizu ikastaroak?

Ezinbestekoa izan da. Teknologiak, tresnak eta programak aurrez ezagutzea oso lagungarria izan zait gaur egun dudan lanposturako. Fabrikazio aditiboko makinen eta softwareen erabileran ikasteko kurba esponentzialki laburtuz.

 

Nori gomendatuko zenioke ikastaroa?

Teknologia berrietan interesa duen edonori, beste fabrikazio-metodo bat ezagutu nahi badu eta beste fabrikazio-metodo batzuen bidez lortzen zailak diren piezak diseinatzen eta fabrikatzen lan egin nahi badu.