Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuak, Gipuzkoako Foru Aldundiak subentzionatutako “oinarrizko gaitasunak” proiektua aurkeztu zuen.

2006/03/16 01:00:00 GMT+2
Proiektuaren helburua da oinarrizko gaitasunen eta multimedia edukinen diagnostikoa egiteko sistema garatzea, aurrez-aurreko edo elearning formaturako, ikasleei (hasierako lanbide heziketa, iraunkorra eta okupazionala) beharrezkoak dituzten gaitasunak lortu eta honela ikaslearen ikasketa-prozesuaren arrakasta bermatu.

Mónica Gil eta Javier López, IMHko eLearning taldeko ordezkariek, pasa den martxoaren 15ean ondorengo proiektuaren zabalkunde jardunaldia egin zuten. Proiektu honen bitartez, irakasle eta ikaslearen oinarrizko gaitasunak asimilatzeko prozesua erraztea da, multimedia sistema didaktifikatu eta erabiltzeko errezaren bitartez. Sistema hau, aurrez-aurreko hezkuntzan eta eLearning-eko materiale osagarri bezala erabili daiteke.

Proiektua gauzatzeko, IMHko Heziketa Zikloetako irakasleen kolaborazioa izan zuten, bai planteatu diren ariketen definizio didaktikorako, baita multimedia formaturako proba pilotorako ere.

Landutako kontzeptuak dira oinarrizko matematikak (hirukotearen erregela), trigonometria, kalkulagailua eta komunikazioa (ikasleen ikasgelan duten jarrera).

Informazio gehiago...