IMH hizlari Hik-HASI, EHU eta UEUko udako ikastaro eta topaketetan

2009/06/26 00:00:00 GMT+2
Datorren uztailean Giga proiektu berritzailea, IMH kasua eta hizkuntzen kudeaketa eta Software Askea Hezkuntzan gaiei buruzko hitzaldiak emango ditugu Donostian eta Baionan.
Uztailaren 2n IMHko IKT arduraduna den Peio Arreitunandiak “Software askeak hezkuntzan, zergatik ez?” Izena duen topaketan parte hartuko du HIK-HASIk Donostian antotatu duen jardunaldian. Ordiziako Jakintza, Elgoibarko IMH, Gasteizko Diocesanas, Labarkako Assa eta Derioko Txorierri ikastetxeetan egiten ari dien esperientziak aurkeztuko dira.

http://www.hikhasi.com/topaketak/27/354


Bestalde, uztailaren 6an EHUko XXVII Udako Ikastaroen barruan, Miramar Jauregian IMHko bi kidek jardungo dute “LHko ikastetxe eta enpresen harteko lan partekatua, berrikuntza iturri berria" izeneko jardunaldian. Goizean, 11.30etan Fermin Lazkanok, IMHko Ekinberrikideak, GIGA proiektu berritzailea, Lanbide Heziketako ikastetxeek sustatutako proiektu berritzailea ETEen zerbitzura” hitzaldia emango du eta arratsaldez 16.30etan Mariano Iriartek, IMHko Incresseko Zuzendariak “hezkuntz sisteman nola aktibatu berrikuntzaren postulatua” mahai inguruan hartuko du parte.

http://www.sc.ehu.es/scrwwwsu/2009/eegitaraua.html


Azkenik, uztailaren 8an, Udako Euskal Unibertsitateko Udako Ikastaroetan, goizeko 10.00etan eta Baionako egoitzan, IMHko Komunikazio arduradun eta Euskara Koordinatzaile den Edurne Bilbaok eta Ahize-AEKko aholkulari Isusko Diezek Euskara lan munduan... lanean!” izeneko jardunaldian kasu aurreratuen atalean, IMH kasua eta Hizkuntzak Kudeatzeko Sistema azalduko dute.

http://ikastaroak.ueu.org/component/ikastaroak/ikastaro/62.html