IMH Eguna 2016, argazkiak eta sailkapena

IMH Eguna 2016 ospatu dugu gaur, urtarrilak 29. Goizean zehar hainbat proba egin dituzte Heziketa Ziklo, Ingeniaritza Dualeko ikasle, irakasle eta lankdeek giro bikainean, eta bazkal ostean Bocabeats bikotearekin umore onean amaitu dugu eguna.

20160129 IMHEguna 2016

IMH Eguna 2016 ospatu dugu gaur, urtarrilak 29. Goiza giro bikainean igaro dugu, guztira heziketa ziklo, ingeniaritza dualeko ikasle, irakasle eta lankideen artean osatutako 8 taldetan, elkarrekin probak lehiatuz eta gozatuz.

Guztiek zorion beroa merezi dute: azkenean, puntu gehien lortu duenak lortu du lehen postua, Mantentze Elektromekaniko Erdi Mailako Heziketa Zikloko 1. eta 2. mailako ikasleen taldea izan da.

Zorionak eta eskerrik asko antolatzaileei ere, jai-egun hau urtez-urte ospatzeko aukera ematen diguzue eta.


SAILKAPENA:

  • 1. saria: 1/2ME - 650 punturekin
  • 2. saria: 1MI (Mekatronika Industriala) - 490 punturekin
  • 3. saria: 2MI - 425 punturekin

 

Probetako irabazleak:

  • Futbito: Ingeniaritza Dualeko 3. mailako ikasleak
  • Tute: Irakasle-langileak (Iker+Julen)
  • Mus: Irakasle-langileak (Juani+Kaspis)
  • Ping-pong: Mekatronika Industrialeko 2. mailako ikasleak
  • Futbolina: Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren programazioko 2. mailako ikasleak
  • Tortilla patata: Mantentze Elektromekanikoko 1. mailako ikasleak
  • Argazki lehiaketa: Mekatronika Industrialeko 1. mailako ikasleak
  • Zerrafroga: Mekatronika Industrialeko 2. mailako ikasleak
  • Euskatloia: Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko ikasleak
  • Sokatira: Mekatronika Industrialeko 1. mailako ikasleak
  • Bertsoak: Mantentze Elektromekanikoko 1. mailako ikasleak
  • Txisteak: Mantentze Elektromekanikoko 1. mailako ikasleak
  • Triindorra: Mekatronika Industrialeko 1. mailako ikasleak
  • Disko jokoa: Mantentze Elektromekanikoko 1. mailako ikasleak