Erasmus Mugikortasuna Polyaero Hautes-Alpes-en

2025/03/10 13:05:00 GMT+2
Martxoaren 3tik 6ra, IMH Campuseko arduradunek Polyaero Hautes-Alpes Formasup Méditerranée-ko kidea bisitatu dute, eta hainbat unibertsitatetako ordezkariekin biltzeko aukera izan dute.

Edurne Iturbe IMH Campuseko Ingeniaritza Dualaren Eskolako zuzendariak eta Kristian Sanz Enplegurako Prestakuntzako arduradunak mugikortasuna egin dute ErasmusPlus programaren baitan.

Martxoaren 3tik 6ra Polyaero Hautes-Alpes, Formasup Méditerranée elkarteko kidea bisitatu zuten eta bertan hainbat unibertsitatetako ordezkariekin biltzeko aukera izan zuten.

Bisitaren helburuak:

  • Unibertsitate-hezkuntzan errealitate birtualaren, areagotuaren eta mistoaren garapena ezagutzea.
  • Murgiltze-teknologiei eta adimen artifizialari buruzko ezagutzak partekatzea.
  • Plataforma birtualak eta ikastaroak sortzeko metodologiak aztertzea.
  • Nazioartekotzeko bide berriak aztertzea, hala nola unibertsitateko trukeak.

Esperientzia aberasgarria, gure misioa indartzen duena: pertsonak, teknologia eta etorkizuna konektatzea.