Jon Lapeira IMHko ikasleak urrezko domina irabazi du CNC Tornu-Fresatzekoan SpainSkills 2015ean

2015/05/09 00:00:00 GMT+2
Dagoeneko hirugarren aldia da jarraian IMHko ikasle batek SpainSkills-eko CNC probetan urrezkoa eskuratzen duela. Zorionak!

Berriz ere ondo egindako lanak bere fruitua eman du: Jon Lapeirak, aurten bi proba batera egin ditu, CNC Tornu eta Fresatzeko makinetan eta.... Urrea lortu du lanbide heziketako Spainskills2015 olinpiadetan! Zorionak Jon, Igor eta lantaldeari!

Jon Lapeira azpeitiarrak 1. mailan ikasten du fabrikazio-mekanikoko produkzioaren programazioko heziketa zikloa IMHn eta duela 3 hilabete hasi zen skillsak prestatzen Igor Larrañaga tutorearekin eskola orduetatik kanpo.

IMHko tailerrean maiz izan dute Iñaki Hernandezen bisita eta aholkuak, pasa den edizioko Spainskillsetan urrea atera zuen IMHko ikasle ohiarena alegia.

Badirudi harrobi bikaina sortu dela IMHn, 2011an(*) Larraitz Urangak, 2013an Iñaki Hernandezek eta orain, 2015ean Jon Lapeirak, hirurek lortu baitute Spainskillsetan urrea bereganatzea CNC probetan. Eta zein da sekretua? Ondo egindako lana eta jarrera, gidari eta baliabide egokiak ere seguru lagundu dutela!

Hurrengo pausoa WorldSkills2015-etan parte hartzea izango da. Aurten Brasilgo São Paulon ospatuko da, abuztuaren 11 eta 16 bitartean. Hasi maletak prestatzen!

(*)2011n IMHko 2 ikaslek lortu zituzten dominak Spainskillsetan: Larraitz Urangak urrezko Skills-a eskuratu zuen CNC Fresatzeko makinan eta Asier Iraetak zilarrezkoa Polimekanika skillsean.