FORMASUP Frantziako adituak IMHn

2008/12/02 00:00:00 GMT+1
Txandakatze prestakuntza sistemari buruzko hausnarketa egin dute bi egunetako mintegian.

IMHko CESI Group-eko lankideek eskatuta, 40 lagunez osatutako Frantziako txandakatze sistemako aditu talde batek 2 egunetako egonaldia egin du Euskal Herrian, eta egoitza bezala IMH izan dute. IMHko hainbat alderdi ezagutzeaz gain (POI metodologiak, elearning, gaitasunen kudeaketa, Incress, Makina Erremintaren Museoa, Ingeniaritza Eskola) txandakatzeari buruzko hausnarketa egin dute eta Bost enpresa bisitatu dute.