Goi eta erdi-mailako ikasleen lankidetza: Erronken uztarketa

2019/03/18 01:00:00 GMT+2
1. mailako Mantentze Elektromekanikoko ikasleek 2. mailakoek fresatzeko makinan antzemandako hobekuntza beharrei aurre egin die.

Erdi mailako 1ME-ko ikasleek landutako 4. Erronka, 2.mailako ikasleek planteatu eta aurkeztu zieten. Azken hauek, 2MEkoek, erronka bezala fresagailu konbentzional baten oinarrituta zelula robotizatu bat sortu behar izan dute ikasturtean zehar eta jabetu dira erabili duten "Tknika" fresagailu konbentzionalean zenbait hobekuntza gauzatu daitezkeela:

  • Automatismo aldetik, kuadro elektriko berri bat egitea eskolako elementuak erabilita eta erremintaren abiadura hautatzailea gehituta.
  • Mekanika aldetik, zeharkako orgaren zurruntasuna aztertu eta analisi sakonago bat egitea planoen interpretazioa landuz.

Azkenik, landu duten fresagailuari buruzko informazio guztia Finlandiako Vamia Lanbide Heziketako ikastetxera bidaltzeko moduan prestatu behar izan dute, hau da, euskeraz eta Ingelesez, eta dagokion harremanak modu formalean bete (emailak, eskaera orriak...)

Zorionak!