Ongi etorria Txileko Hezkuntza Ministerioko (Mineduc) pasantia taldeari

2004/10/25 00:00:00 GMT+2
Txileko 21 ikastetxeetako zuzendariek "Gaitasunen bidezko kudeaketa curricularra eta administrazio dezentralizatua" ikastaroa egingo dute hilabetez IMH.

2004ko urriaren 25etik azaroaren 19ra bitartean, CONTESek (IMHko nazioarteko enpresak) kudeatutako ikastaroa egingo du Txileko zazpigarren zuzendari promozio honek, IMHko eredua jarraituz, beraien ikastetxeak kudeatzeko teknikak lantzeko.

Txileko bostehun bat irakasle eta zuzendari urtero aukeratuak izaten dira CPEIPek (Centro de Perfeccionamiento, Experimentación e Investigación Pedagógicas) koordinatzen duen atzerriko hobekuntza-ikastaro programan parte hartzeko. Helburua, hezkuntzaren kalitatea eta ekitatea hobetu eta hezkuntzaren garapen profesional iraunkorra egitea da.

Mineduc-en datuen arabera, 2004 urterako 408 bekadun hautatuak izan dira, 1996 urtetik 5.883 izanik.

Argazkiak...