Iraila-abenduko Heziketa Iraunkorreko ikastaroen katalogoa martxan

2005/07/19 23:00:00 GMT+1
Udazken honetan, IMHn, langileek Euskal Herriko Kualifikazio Profesionalen Sisteman oinarritutako Katalogo Modularreko ikastaroak eskuragarri izango dituzte. Ikastaro hauen bitartez langileek ezagutzak eta gaitasunak lortu ditzakete eta baita Lanbide Gaitasuna Egiaztatzeko Egituran sartu ere dagokien kualifikazio profesionala eta Titulu Ofiziala lortzeko.

Programazio berri hau finantzatzeko dirulaguntzak eskatuko dira: alde batetik Hobetuz-era Katalogo Modularreko (CM) ikastaroentzat eta beste alde batetik FTFE eta EGIF-era Kontratu Programako (CP) ikastaroentzat (Metaleko langileentzako bakarrik). Enpresek, ordea, Gizarte Segurantzaren kotizazioan bonifikatzeko sistema erabil dezakete, bai indibidualki, baita IMHk sortutako Enpresen Elkartearen bitartez ere.

Programatu diren 120 ikastaroak ondorengo arloetakoak dira: Diseinua, Fabrikazioa, Mantenimendu eta muntaia, Metrologia, Kalitatea, Marketing-a, Giza baliabideak, Industria-antolaketa, Informatika eta Segurtasun eta Higienea. Elearningek ere bere lekua du hemen eta 18 ikastaro tekniko eta beste horrenbeste zeharkakoak eskaintzen ditu.

Formazioaz gain, IMHk enpresentzako zerbitzuen arloa jorratzen du:

  • INCRESS-en bitartez: Giza-baliabideen garapena, Prestakuntza beharren diagnostikoak, partaidetza diagnostikoak, etab.
  • Eskaripeko prestakuntza: Prestakuntza enpresen beharretara egokitzen da.
  • Zerbitzu Teknikoak: Ekoizte-prozesuen prestakuntza eta eskuliburuak; M-E tako bezero eta/edo fabrikatzaileen prestakuntza; CNCn piezen programazioa eta mekanizazioa bezeroaren aurrean.

Aurrekoetan bezala adierazi nahi dugu enpresetan euskara integratzeko asmoarekin, enpresak dituen beharren arabera eskatzen dituen ikastaroak euskaraz eman ditzakegu.

ikus ikastaroak...