IMHko Ingeniaritzako 3.ekoentzako Mintegia

2003/12/02 01:00:00 GMT+2
Ikasleek beraien Lan-munduko Proiektuaren Diseinua garatu zuten.

Txandakako Enpresa Ingeniaritzaren 3. Ikasturteko ikasleek mintegia izan zuten Arraten joan den 2003ko azaroaren 24tik 28ra arte.

Mintegia aurreko bi urteetan zehar egindako formazioaren balantzearekin hasi zuten, bertan, bai enpresan eta bai IMHn lortutako gaitasunak definituz, jasotako prestakuntzaren arabera.

Ondorengo jardunaldia profilen araberako lan-taldeen antolaketa izan zen (kalitatea, produkzioa, diseinua, e.a.), eta jarraian, bere Lan-munduko Proiektuaren Diseinuari buruzko lana etorri zen, hau da, ikasleak bere lan-bizitzarako aurreikusten ditun helburuak definitzea.

Etorkizuneko beharretarako dituen edo falta zaion gaitasunak identifikatu ondoren, azken helburuak lortzeko bere prestakuntza-plana definitu zuen.

Txandakako Ingeniaritzak, azken urtean, lan-munduari begira behin-betiko prestatu eta integratzeko ikasgai libreak eskeintzen dizkio ikasleari, bere beharren arabera hauta ditzan.