Ingeniaritza Duala ikastera: Promozio berria martxan

2017/09/10 23:00:00 GMT+1
Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako ikasle guztiek dagoeneko abiatu dute ikasturte berria.

 

Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako lau ikasturteak dagoeneko martxan ditugu. UPV/EHUra atxikitutako Prozesu eta Produktu Berrikuntzan Ingeniaritza Graduaren 6. promozioa, berriak alegia, gaur goizean hasi dira eta aste osoan zehar izango dute ongi-etorri mintegia.

Bestalde, 2. eta 3. mailako ikasleek pasa den astean berrekin zieten eskolei, eta 4. mailakoak atzerriko misioa egiten dihardute.

Zorte on guztiei eta eutsi gogotsu ikasturte berriari!